Kanka is built by just the two of us. Support our quest and enjoy an ad-free experience — for less than the cost of a fancy coffee. Subscribe now.

Biografia

1. Edinburgoko Unibertsitateko astronomo eta arkeo astronomo obsesiboa


2. Parisen jaioa, udara luzeak pasatu zituen Hendaian Paul Müller (Friedrich "Stich" Rutschewski)-ekin. Hark erakutsi zion kuriositatea beldurra baino indartsuagoa dela.


3. Mesopotamiako ondar batzuetan neurketak egiten ari zela, Guda Handia hasi zen, eta hilabete ugari igaro behar izan zituen bertan. Han ezagutu zuen Karl Otto Eberheart, baina erlazio arazotsu baten ondoren, bihotza apurtu zion eta guztiz aldatuta bueltatu zen etxera.


4. Eskozian egindako ikerketa batzuetan behaketa bitxiak egin zituen paisaia, psikofoniak, ondarrak eta kriptozoologiaren eremuetan. Gustave Dauphin-en laguntza izan zuen famatu egingo zuen Ness lakuaren sonar bidezko mapeoan. Horri esker parapsikologiako katedra zuzentzen du egun unibertsitatean.


5. M58 galaxiaren behaketan eite arraro bat ikusi zuen, ostera, irudi hori bera aurkitu du beste hainbat galaxiatan baina komunitate zientifikoak ez dio sinisten, frogak manipulatu dituelakoan, eta finantziazioa galdu du.