Karl Otto Eberheart
  1. Characters

Karl Otto Eberheart

M. Eng.

Biografia

1. Trenbide ingeniari beteranoa

2. Gustave Dauphin haurtzaroan ezagutu nuen. Aita Sortaldeko Espresoaren (Orient Express) ingeniari ospetsua zen eta sarri eramaten ninduen Erdialdeko Europan bidaietan, Paristik Bukaresteraino. Bidaia horietako batean inoiz kontatu ezin dudan zerbait bizi nuen berarekin.

3. Paul Müller (Friedrich "Stich" Rutschewski) lagun ona egin nuen Hamadan hirian, lehen mundu gerra garaian. Gure aliatuen hornikuntza bide seguru berriak aztertzen nituen mendietan eta espedizio ugari biziraun genituen elkarrekin. Inorekin fidatzen banaiz, berarekin da.

4. Gaur egun Austriako Trenbide Sarearentzat nabil lanean. Aurreko astean Camille Flammarion amorante zaharraren gutun bat jaso nuen, eskaera susmagarri batekin.

5. Gauero errepikatzen den amesgaizto batek atsekabetzen nau. Mendi barruko pasabide ilun batean barneratzen naiz eta ematen dudan pauso bakoitzean hormak gero eta estuagoak dira. Klaustrofobiak izerdi hotzetan esnatzen nau, aurreikuspen bat ez ote den beldurrez.

Title
M. Eng.