1. Botanikoa
2. Camille Flammarion-rekin, haurrak ginela, hondartzako arroketan galdu eta marea igotzen hasi zen. Bere amak aurkitu ez bagintu bertan hilko ginateke. Errespetu handia diot bere familiari.
3. Karl Otto Eberheartlehen mundu gerran ezagutu zenuen, Persiako kanpainan. Zientzilari bezala, gerra artean ikerketa arriskutsu batzuk egiteko aukera izan zenuten, eta lagun handiak zarete ordudanik. Asko elkarbanatu duzue eta konfiantza osoa eskaintzen diozun pertsona bakarra da.
4. Claudine Clauvel (Çiçi), zure emazteak hilda zaudela uste du. Beharrazkoa zen amarrua, gerraostean zure gain egindako bilaketa sahiesteko. Faltan botatzen duzu, baina nahiago duzu bizirik iraun.
5. Iberiar flora ikertzera etorri zara, alemaniako industria kimiko garrantzitsu batek bidalita. Espezie berriak behar dituzte botika berri bat garatzeko. Lisboan zinela, Prusiarrak zure aitzinako lagunak, zure bila dabiltza konturatu da eta iheska Donostian azaldu zara. Bertako giro "askeak" segurtasun pixka bat emango dizulakoan.
