1.- Behera etorritako burlesque/cabaret izarra
2.-Txikitan, Karl Otto Eberheart ezagutu zuen tren geltokian, Parisera heldu zen lehen aldian. Hor izan zuen Çiçik bere lehen krisia. Urduri, itxarongela batean mutikoak hainbat hitz hizkuntza anitzetan erakutsi zizkion. Orduztik bere "anaia" makinista deitzen dio. Gutunak Garé du Nord estaziora idazten dizkio, bere bidaietatik itzultzean jasoko dituelakoan.
3.-Camille Flammarion laguna, Sophié Germain Lizeoko ikaskidea. Gaztetan elkarri burla egiten zioten, biek ikusi zuten zerbaiten inguruan adostu ezinik. Gertatu zena publikoki onartzerik ez eta isilean gorde zuten biek betirako. Konfidantza puntu berezi bat dute.
4.-Paul Müller (Friedrich "Stich" Rutschewski) senargai ohia. Hiltzat jotzen du, baina kontsolatzeko gutunak bidaltzen dizkio.
5.-Paristik itzultzera doan artista, dantzari ogibidea aspaldi amaituta, beste motatako espektakulo “arraroek” harrera ona ez dutela eta, eta bihotzminak eta nostalgiak jota. Iraganarekin kontaktuak berreskuratzeak zerbait gehiago berpiztu dezake.