Gustave Dauphin
  1. Characters

Gustave Dauphin

Biografia

1. Artista bohemioa, armagintza enpresaburu baten oinordekoa.


2. "Gure sekretua izango da".
Txikitan Camille Flammarion-ekin pasatzen nituen oporrak Cornwallen. Behin itsaslabarretako leize batetan sartu ginen eta "zerbait" aurkitu genuen. Sekretua gordetzea erabaki genuen biek eta ez dugu ezer kontatu orain arte.


3. "Bat zor dizut"
Gerra Handian lubakietan zauritua izan nintzen eta Paul Müller (Friedrich "Stich" Rutschewski) soldadu etsaiak heriotza ziur batetik salbatu ninduen. Edozer gauza egiteko prest nago beragatik.

4. "Bueltatuko dizut egunen batean"
Aita aberatsarekin borrokatu nintzenean Claudine Clauvel (Çiçi)-ren etxean gelditu nintzen hainbat astez. Asko lagundu zidan, baina azkenean diru gabe gelditu nintzen eta bere etxetik ospa egin nuen liburu madarikatu bat lapurtuta. Pariseko "Le petit Ebla" liburudendan saldu nuen liburua Tuvalurako itsasontzia ordaintzeko.

5. "L'ennui"
Bizitza tradizionala aspergarria da, beste emozio berri batzuk behar ditut nik. Horregatik etorri naiz Tuvalura, bertako bizimodu eta tradizioak ikasteko.